Lehen zatia

Oso partida zaila zen aurkari on baten aurka.

Lehen 15 minutuetan, Uritarrak hainbat lapurreta lortu zituen presio altuan, baina ez zuen lortu gol aukera argietan bihurtzea.

Indartsu taldeak ez bezala, bere lehen bi abaguneetan gola egin baitzuen, biak bisitariek baloia galdu ondoren.

Etxekoen hirugarren gola ere atsedenaldia baino lehen iritsi zen, Saaden bakarkako jokaldi on baten ondorioz.

3-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Partida oso antzekoa izan zen bigarren zatian. Indartsu nagusi bat eta Uritarrak defenditzen bakarrik jardun ahal izan zuena.

Laugarren golak erabat erabakita utzi zuen partida.

Bosgarren eta seigarren golak geldikako jokaldietan etorri ziren.

EGURRE URI!

Lander Undabarrena, Kimetz (Beñat Bilbao 67’), Enaitz, Julen Bagan (Amets 73’), Unai, Jason, Ximun, Maiu, Lander Tejera (Markel Agirre 53’), Asier Rola (Kemen 53’), Eleder (Iker Sánchez 53’)