Lehen zatia
Partida polita Itxasganen. Uritarra ondo hasi zen, nagusituz, baina akats indibidualek kalte egingo zioten goiz osoan zehar.
20. minututik gertu, Iker Izaren baloi bat lapurtu zuen Gotzonek eta Galdakaoko zentralak falta egin zion azken jokalaria izanda. Txartel gorria zuzenean.
10 jokalariekin geratu arren, bisitariak aurreratu egin ziren markagailuan. Jon Martinen burukada bikaina Fulek ondo ateratako falta batean.
Iaz bezala, Uritarrak gol bat jaso zuen ia lehen zatiaren amaieran. Anerrek sarera bidali zuen baloia, zorigaiztoko aldaratze batzuen ondoren.
1-1 atsedenaldian
Bigarren zatia
Laster hasi zen nabaritzen ia 75 minutu jokalari bat gutxiagorekin jokatzeko zailtasuna. 51. minutuan, Markel Bilbaok Goiriren huts bat baliatu zuen erdiraketa batean 2-1ekoa egiteko.
Gola oso txaro etorri zitzaien zerutarrei, noski, eta asko kostatu zitzaien aukerak sortzea bigarren zatian, logikoa denez.
75. minutuan, Borja Altamirak Bermeoren 3. gola egin zuen penaltiz eta, ia partidako azken jokaldietako batean, Lekek aldea murriztu zituen 11 metroetatik. Baina ez zen gehiagorako astirik izan.
3-2. Hurrengo partida, Zamudio Errebalen.
EGURRE URI!
Goiri, Lega, Leke, Iker Iza, Asier Iza, Hodei (Wyatt 61’), Ful (Calero 75’), Anaitz, Kerman (Durán 27’), Oiermu (Julen García 75’), Jon Martín (Koldo 61’)