Lehen zatia

Partida gogorra izan zen, eta zelaiaren baldintzek, inoiz ez hobeto esanda, planteamendua baldintzatu zuten. Baloi luze asko.

Etxekoak 21. minutuan aurreratu ziren. Uritarra suspertu egin zen eta 15 minututan markagailuari buelta eman zion Maddiren bi golekin.

Maddi, Maddalen eta Naiak ere markagailua handitu ahal izan zuten, baina ez zuten asmatu.

Pauldarraren berdinketa atsedenaldia baino lehen iritsi zen, geldikako jokaldi batean. 2-2.

Bigarren zatia

Taldeak akats txiki batzuk zuzendu zituen eta garaipena lortu zuen.

Baina garaipen horrek epika handiarekin etorri zen. Etxekoak 58. minutuan aurreratu ziren.

Hori bai, bi minuturen buruan Larrabetzukoek markagailuari buelta eman zioten. Maddik eta Maddalenek espaziora joan ziren baloi on pare bat aprobetxatu zuten 3-4koa jartzeko.

Partidaren amaieran sufritu egin behar izan genuen (Paulak jokalari bezala ere sartu behar izan zuen). Baina garrantzitsuena da 3 puntu lortu genituela.

EGURRE URI!

Haizea Galarza, Zeiane (Paula 89’), June Bidaurratzaga, Maite, Itzi Díez, Olaia Aguayo (Olaia Esparta 60’), Marta, Irantzu (Ainara Basaras 89’), Naia Petralanda, Maddi, Maddalen