Lehen zatia

Nahiz eta Ariz izan zen abagune izan zuen lehena, zutoinetik gertu joan zen falta batean, Ximunek aurretik jarri zituen etxekoak 11. minutuan.

Partida tarte batetik pasa zen orduan, non bi taldeek gol-aukerak banatu zituzten. Izan ere, Peiok zutoinera bidali zuen baloia.

Azken txanpan, Ximunek bere bigarren gola egin zuen, atezainaren aurkako buruz buruko bat maisuki definituz.

2-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Iker Sanchezek baloia lapurtu zion atzelari bati eta 3-0ekoa egin zuen hasi eta berehala. Ia jarraian, Arizek markagailua murriztu zuen. 3-1.

Orduan bisitariek 15 minutuko domeinu ez-emankorra izan zuten.

Azken 15 minutuetan Uritarrak partida erabakita utzi zuen. Laugarrena Maiuk egin zuen kanpoko jaurtiketa on batekin eta bosgarrena Iker Sanchezek, berriz ere.

5-1 amaiera. Oso partida ona.

Lander Undabarrena, Kimetz (Kemen 68’), Enaitz, Julen Bagan, Unai Mandaluniz, Maiu Solaun, Ximun (Eneko Ballarín 73’), Lander Tejera (Jason 52’), Asier Rola (Beñat Bilbao 68’), Iker Sánchez, Peio (Eleder 68’)