Lehen zatia

Partida honetan Uritarra B-k bere aurkariak baino sari gehiago merezi izan zuen. Jarrera eta joko maila honekin, garaipenak lehenago edo beranduago iritsiko dira.

Etxekoek izan zuten lehen abagunean aurreratu ziren, 16. minutuan. Kornerra lehen zutoinera eta Iker Kortak buruz errematatu zuen.

Bisitariek ez zuten amore eman eta Koldo, Peru eta Unai Alonsoren oinetan berdintzeko aukerak izan zituzten. 31. minutuan berdintzea lortu zuten. Txusoren erdiraketa, Unai Alonsoren errematea zuzenean zutoinera eta aldaratzea Peru sarera bidali zuen.

Azpimarratzekoa da, halaber, etxekoen atezainak Enekoren jaurtiketa bortitzari egindako geldiketa bikaina.

1-1 atsedenaldian

Bigarren zatia

Larrabetzuarrek bigarren zatiaren hasiera bikaina izan zuten. Uritarra Bk 1-2koa egin zuen 50. minutuan. Unai Alonsok berak jasotako penalti bat sartu zuen.

Koldok hirugarrena egin ahal izan zuen atezainaren aurkako buruz burukoan, baina baloia milimetroetatik joan zen kanpora.

61. minutuan behin betiko berdinketa iritsi zen. Iker Musatadik erdihutsean egindako erremate batek Olearen ateko eskuadran bukatu zuen. Ez sinestekoa.

Bisitariek aukera gehiago izan zituzten partida amaitu arte, baina markagailua 2-2 amaitu zen.

EGURRE URI!

Olea, Aitor, Markel Ateca (Ortu 83’), Julen Pujol, Txuso, Eneko, Badillo (Iglesias 83’), Arana, Peru (Pablo 74’), Koldo, Unai Alonso (Lito 88’)