Lehen zatia

Taldearen partida ona, nahiz eta emaitzak ez zuen hori adierazi. Bisitariak 18. minutuan aurreratu ziren Izadiren bitartez, zeinak kapela bat egin zuen area barruan eta atezaina fusilatu zuen.

Etxekoek bisitariek baloi-irteeran izandako galera aprobetxatu zuten berdinketa egiteko.

Partida nahiko parexua zen eta edozer gauza gerta zitekeen.

1-1 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Denetarik gertatu zen lehen 10 minutuetan. Lehenbizi, Ezkurdik defentsaren eta atezainaren arteko elkar ulertze falta bat baliatu zuen 2-1ekoa egiteko. Ia jarraian, Izadik berdinketa jarri zuen markagailuan aldaratze batzuen ondoren.

55. minutuan gaizki defendatutako kontraeraso baten ostean etxekoen 3-2koa etorri zen.

Bi aldeentzat aukerak egon ziren eta denetarik gerta zitekeen, baina Ezkurdik 75. minutuan epaitu zuen partidua, kontraeraso batean beste gol bat sartuta.

Pena azken 4-2koa, Uritarrak sari handiagoa lortzeko merituak egin zituelako.

EGURRE URI!

Haizea Renovales, Laida Galarza, Jare, Lucía, Haizea Serrano, Leizuri (Kelen 60’), Naia, Izadi, Sare Galarza, Yun, Izaro (Malen Bengoa 79’)