Lehen zatia
Uritarraren hasiera distiratsua, denboraldi honetan lehen aldiz Errebalen irabazteaz konbentzituta.
Etxekoek presio handia egiten zuten, trantsizio azkarrak egiten eta, garrantzitsuena, arrisku handia sortzen zuten. Horrela iritsi zen lehen gola 16. minutuan. Julenek eskuin hegaletik erdiratu zuen eta Kermanek area barruan falta jaso zuen errematatzera zihoanean. Lekek lasaitasun handiz sartu zuen penaltia.
Lau minutu geroago iritsi zen 2-0ekoa, Jon Martinek egina. Anaitzek Legaren erdriaketa bat jaso zuen arearen ertzera. Honek jaurti eta baloia zutoinera joan zen zuzenean, baina hor agertu zen aurrelari getxotarra baloia sarera bidaltzeko.
Lehen zatia ia ia perfektua izan zen. 41. minutuan Anaitzek, arratsalde osoan bikain aritu zena, beste penalti bat jaso zuen jokaldi pertsonal eder baten ondoren. Bermeokoak penaltia berak botatzea erabaki zuen, baina Erlantzek ezkerreko esku miraritsu batekin gelditu zion.
2-0 atsedenaldian.
Bigarren zatia
Jakina denez, futbolaren kontu honetan epaitzen ez duenak sufritu egiten du azkenean.
Dinamo San Juanek biziago jokatu zuen bigarren zatian. Arrisku gehiagorekin hurbildu zen Goiriren atera, baina etxekoek partida kontrolpean zutela zirudien.
72. minutuan, sufrimendua iritsi zen harmailetara. Kontrako penaltia. Goirik gelditu egin zuen, baina korner berean iritsi zen bisitarien gol bakarra. Area barruko aldaratze batzuek Unai Garmaren golarekin amaitu zuten.
Hortik bukaerara, nahiz eta sufritu egin zen (batez ere falta para batean), errenta ere handitu ahal izan zen. Las Herasek pare bat aldiz gutxigatik ez zuen lortu atezainari aurrea hartzea. Beste batean, Hodeik baloia lapurtu zuen eta kontraerasoa hasi beharrean bere zelaitik jaurti zuen. Endricki funtzionatu zion. Larrabetzaukoari, ez.
Hori bai, aukerarik argiena Koldorena (debutatzen zuena) izan zen. Hodeik baloia ezin baino hobeto utzi zion eta Lezamakoak gogor jo zuen. Erlantz baloia desbideratu eta gutxigatik kanpora joan zen. Pena bat.
2-1 amaiera. 2 garaipen jarraian. Hurrengo partida, ostiralean Bermeon.
EGURRE URI!
Goiri, Lega, Polli, Leke, Asier Iza, Ful, Hodei, Julen (Durán 65’), Anaitz, Kerman (Koldo 77’), Jon Martín (Las Heras 65’)