Lehen zatia

Uritarrak hamar minutu behar izan zituen planteatu zuen sistema berrira egokitzeko, baina, hortik aurrera, lehen zatia denboraldiko onena izan zen.

Hamar minutu eskasetan, etxekoak 3-0 goitik jarri ziren markagailuan:

– 24. minutua: Enekoren jokaldia. Bertan, zenbait kiderekin paretak egin eta boleaz gola sartu zuen.

– 28. minutua: Aranaren errematea bere jaurtiketa baten aldaratzea hartu ondoren.

– 30. minutua: Aitorren erdiraketa, pozoitu zena eta golean bukatu zuena.

3-0 atsedenaldian, eta San Inazio B erabat likidatuta utz zezaketelako sentsazioa.

Bigarren zatia

Hasi eta berehala, bisitariek aldea murriztu zuten. Jokaldi klasikoa: baloi luzea, erorikoa, jaurtiketa indartsua eta gola. 3-1.

Taldeari urduritasuna sortu zitzaion, iraganeko antzeko esperientzien ondorioz seguruenik, eta ordura arte egin ez zituen akatsak egiten hasi zen.

Zorionez, Koldok etxekoen laugarren gola egin zuen 71. minutuan, jokaldi bikain baten ondoren. Baina, inork espero gabe, taldea akatsen eta zorigaitzen begizta batean sartu zen.

– 75. minutua: Galera baloiaren irteeran eta kontrako gola. 4-2.

– 81. minutua: San Inazio B jokalari bat gutxiagorekin geratu zen

– 83. minutua: gola hegaleko sake batean baloia 3 aldiz area barruan bota ondoren. 4-3

– 95. minutua: gaizki defendatutako alboko erdiraketa eta berdinketaren gola. 4-4.

Benetako zoritxarra, baina partidaren alde onarekin eta lehen zati onarekin geratu behar da taldea, batez ere.

EGURRE URI!

Sagas, Aitor (Telu 80’), Eder, Markel Ateca, Julen Pujol (Ortu 58’), Lito, Eneko, Arana, Badillo (Unai Gil 67’), Koldo (Unai Alonso 80’), Peru (Iglesias 67’)