Lehen zatia
Uritarrak bere zelai gaizto baten madarikazioa gainditzea lortuko zuen. Esan beharra dago, azken segundoan gola egin arren, inork irabaztea merezi izan bazuen, bisitariak izan zirela.
Zerutarrak nagusi izan ziren partida osoan zehar, baina egia da lehen zatian Aurrera beldurra ematen zuela areara hurbiltzen zen bakoitzean.
Martinek, partidu osoan bikain baino hobeto egon zena, internada eta tiro arriskutsu para batzuk egin zituen, biak ere Murgoitiok ondo geldituta.
Etxekoak jaurri ziren aurretik 28. minutuan. Xabier Amorosek aurrea hartu zion Iker Izari eta bere erdiraketa Asier Santosek errematatu zuen lehen zutoinean.
1-0 atsedenaldian.
Bigarren zatia
45 minutu Uritarra nagusi izan zelarik hasieratik bukaerara. Bata bestearen atzetik etorri ziren abaguneak:
– Martinen atzerako pasea, atezainak atera zuena-
– Gora joan zen Txemeren errematea, ia ate hutsean.
– Martinen aukera bikoitza, Murgoitiok ondo konponduta.
– Fulen jaurtiketa desbideratua
– Las Herasen jaurtiketa, Murgoitiok kornerrera bidali zuena.
– CM honi ahaztuko zaion besteren bat.
81. minutuan dena aldatu zen. Epaileak Xabier Amoros kanporatu zuen Jon Martineri atzetik egindadko sarrera baten ostean. Nahiko zorrotza, egia esanda.
Hurrengo jokaldian Uritarrak berdinketa lortu zuen. Fulek ateratako kornerra lehen zutoinera, eta Polliren oso erremate ona eskuineko oinarekin. Inertzia positiboarekin jarraitzeko, Martinek Ibai Gutiérrezen bigarren txartel horia eragin zuen, eta falta egin behar izan baitzion Larrabetzukoak bakarrik golaren bila zihoanean. 89. minutuan Aurrera 9 jokalarirekin geratu zen.
Eta egindako partiduaren saria ia azken jokaldian iritsi zen. Las Herasek defentsaren eta atezainaren arteko ulermen falta aprobetxatu zuen baloia area lokaleko izkinan eskuratzeko. Portugaldarrak atzean utzi zion Anaitzi, eta mediapunta bermeotarrak barrurantz ebaki eta Murgoitioren zutoin motzaren ondotik gola sartu zuen. Taldea, deitu-gabeak eta zaleak besarkada batean batu ziren ospatzeko.
1-2 amaiera eta orain Dinamoren bila Errebalen.
EGURRE URI!
Goiri, Wyatt (Hodei 74’), Polli, Iker Iza, Asier Iza, Leke, Ful, Martín, Anaitz, Txeme (Las Heras 74’), Jon Martín