Lehen zatia
Pentaren neurri txikiek partida osoan joko zuzena egitera behartu zuten Uritarra, Unai Alonsoren orrazkerak, paradoxikoki, eta Koldo eta Peruren abiadura bilatuz.
Etxekoek gol ikusgarria egin zuten Ibai Rodriguezen bitartez, aurretik Ortuzarren errebotatutako baloi bat jaso ondoren. Oleak ezin izan zuen ezer egin.
Bisitarien aukerarik argiena Unai Alonsoren oinetan egon zen. Bilbokoak langaren gainetik bidali zuen baloia Txusoren erdiraketa on bat errematatuta, Koldoren bakarkako jokaldi on baten ostean.
1-0 atsedenaldian
Bigarren zatia
Bigarren zatiaren hasiera negargarria izan zen. Txusok txartel gorria ikusi zuen azken jokalaria bera zela egindako falta bategatik. Epaileak akats argia egin zuen, Txusok falta argia jaso baitzuen aurretik.
Uritarra B-k ez zuen amore eman une oro, eta okerren zegoenean berdintzea lortu zuen, 65. minutuan. Olearen baloi luzea, Peruren erdiraketa ona eta Unai Alonsoren errematea.
Taldea ez zen itxi eta garaipenaren golaren bila jarraitu zuen. Zoritxarrez, behin betiko 2-1ekoa jaso zuen 91. minutuan. Azken segundoan berdintzeko aukera izan zuten bisitariek Orturen bitartez.
Pena porrota, baina jarrera ezin hobea. Orain San Inazio Bren bila.
EGURRE URI!
Olea, Aitor, Telu, Julen Pujol, Txuso, Ortu, Eneko (Lito 75’), Iglesias (Eder 86’), Peru, Koldo, Unai Alonso (Arana 75’)