Lehen zatia

Partida ahalik eta modurik txarrenean hasi zen. 2. minutuan, Getxok aurrea hartu zuen markagailuan, etxekoek falta taktiko batekin amaitzen jakin ez zuten kontraeraso batean.

Eszenatokia nahi zenaren kontrakoa zen. Getxo atzeratua, defendatzen eroso zegoena, eta Uritarra borondatetsua, baina lerroetan sartzeko gai ez zena.

Hortik atsedenaldira, partida ez zen oso ikusgarria izan. Une oro etxekoen deserosotasunaren nabarmena zen. Larrabetzuarren aukerak ezin dira nabarmendu lehen 45 minutuetan.

0-1 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Uritarra hobeto hasi zen. Egia da gol aukerarik ez zuela eduki, baina gai zen eroriko gehiago hartzeko eta bere jokoan jarraipena izateko.

Baina a zer ipurdikoa eman zieten etxeko jokalariei 68. minutuan. Erasoko zenbait aldaketa egin berritan, Getxok bigarren gola egin zuen. Arearen ertzean erorikoa hartzeko gai izan zen eta Iker Alvarezek bolea ederra lotu zuen areaz kanpotik.

Hemendik eta amaierara arte, partida mardula izan zen eta protesta eta kristo gehiegi egon ziren. Beraz, kronika hemen utziko dugu.

EGURRE URI!

Goiri, Lega, Polli (Hodei 67’), Iker Iza, Asier Iza, Leke (Gontzi 80’), Ful, Calero (Martín 60’), Anaitz (Julen 80’), Oiermu (Txeme 67’), Jon Martín