Lehen zatia

Partidaren lehen minutuetan irabazteko beharra nabari zen. Inork ez zuen arrisku handirik hartu hasieran.

Baina filialak erritmoa hartu zuenean, mota guztietako aukerak izan zituen. Oier atezain bisitaria izugarri aritu zen. De 10.

Koldori buruz burukoa gelditu zion, Txusori beste erremate bat eta, azpimarragarriena, Unai Alonsori korner batean buruz egindako errematea.

Zorionez, taldeak azkenean merezitako saria lortu zuen. 36. minutuan, Iglesiasek hiruzpalau aurkari driblatu zituen area barruan eta baloia Perurengana iritsi zen. Golazo.

1-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Partidaren joera berbera izan zen. Ibarsusi alde guztietatik defendatzera behartua, Uritarra B eroriko guztien jabea eta atezain bisitaria era guztietako geldiketak egiten.

Unai Alonsok izan zuen 2-0ekoa, Txusok atzera pasea eman ondoren, baina Oierrek sekulako eskua atera zion. Baloia eskuadra berera zihoan.

Emaitza laburra engainagarria izan daiteke partida ikusi ez duenarentzat. Errenta askoz handiagoa izan zitekeen.

Orain, Bermeo B-ren kontra.

EGURRE URI!

Sagas, Aitor (Lito 85’), Ortu, Julen Pujol, Txuso, Eneko, Arana, Iglesias, Peru (Unai Gil 77’), Koldo, Unai Alonso (Eder 69’)