Lehen zatia
Partidaren lehen zati hau hobekien definitzen duten bi hitzak hauek dira: Kolpatua eta sinesgaitza
Partida hasi bezain laster, Jon Martinek aurrea hartu zion Del Vali eta honek ostikada eman zion sudurrean baloia urrundu nahi zuenean. Epaileak, odola ikustean, hasieran erakutsitako txartel horia txartel gorriagatik aldatu zuen. Del Valek negar egiten atera zen zelaitik, % 100 nahi gabe izan baitzen.
5 minutu geroago, bi taldeak 10 jokalarirekin geratu ziren. Goirik gaizki neurtu eta eskuarekin jo zuen baloa area kanpoan. “Ocasión manifiesta de gol”. Txartel gorria. Alaio Txemeren ordez sartu zen, eta falta jaurtiketa horretan bertan geldiketa bikain bat egin behar izan zuen, baloiak langan bukatu zuelarik.
Gatzak zelaia utzi behar izan zuen 33. minutuan. Lehen zatia bukatu gabe zegoen eta Uritarrak hiru aldaketa-leihoak egindak zituen. Aldaketak egiteko aukera atsedenaldian besterik ez zuen.
Bigarren zatia
Zirkunstantzia bitxi pilo horrek bertakoei gorantz joatera eragin zien, guduan eroritako soldaduei garaipena eskaintzeko gogoz.
Egia da Alaiok pare bat aldiz parte hartu behar izan zuela meritu handiz, baina partidaren pisua etxekoek eraman zuten ia beti. Bisitariak apenas aritu ziren jokoa suntsitzen eta gelditzen, aurreko jardunaldian jasotako 5 golen ostean golik ez jasotzeko helburu bakarrarekin.
Hodeik gutxigatik ez zuen lortu lehen taldearekin lehen gola sartzea. Areaz kanpotik egindako jaurtiketak zutoinean jo zuen mundu guztia gola kantatzen ari zenean.
0-0 amaiera eta orain beti zaila den Gordexolako zelaira joan behar.
EGURRE URI!
Goiri, Wyatt, Gatza (Hodei 33’), Polli, Asier Iza, Leke, Ful, Txeme (Alaio 9’), Calero, Anaitz, Jon Martín (Totorika 7’)