Lehen zatia

Partida entretenigarria Iparraldenn jokatu zena, aukera asko izan zituzten bi talde erasokorrekin.

Uritarra lokartuxeago sartu zen partidura eta jokaldiak bukatzea kostatu zitzaion. Izan ere, Aitzolek (atzo bikain aritu zen) bi geldiketa oso onak egin zituen buruz buru pare batean.

Bestalde, Uritarraren abagunerik argiena Ahetzerena izan zen. Enaitzen erdiraketa bikaina, baina eskuin lateralak ezin izan zuen ondo jaurti.

Etxekoen lehen gola atsedenaldia baino lehen iritsi zen. Bubak arearen eskuin ertzetik jaurtitako falta bat sartu zuen eskuadratik. Aitzolek ezin izan zuen ezer egin. Gol itzela, benetan.

1-0 atsedenaldian

Bigarren zatia

Bisitariek ahal zuten guztia egin zuten markagailuari buelta emateko. Bigarren zatia oso ona izan zen, jokaldi kolektibo askorekin, erdiraketa zehatzekin…

Berdinketa 60. minutuan iritsi zen. Oinatzek erdiratu ezker hegaletik eta Kepa batere beldurrik gabe agertu zen buruz errematatzeko, atezainari aurrea hartuz.

Jon Landak 1-2koa egin zuen 76. minutuan, bere partidari justizia eginez. Lehenengoz, Gorka Apraizen pasea jaso zuen area inguruan. Bere jaurtiketa zutoinera zuzenean joan zen, baina Basurtoren atzelari bati eskuan eman zion aldaratzea. Landak lasaitasun handiz sartu zuen penaltia.

Zoritxarrez, zorigaiztoko jokaldi batek behin betiko berdinketa erakarri zuen. Beste esku bat, orain gure arean, eta epaileak penaltia adierazi zuen. Aitzolek oso gutxigatik ez zuen gelditu. Uletzen da eman zion amorrua, minutu bat lehenago geldiketa antologiko bat egin baitzuen. Bere hegaldia betirako gogoratuko du, barrura zihoan falta batean.

2-2. Aste honetan, 3. Jardunaldian, taldeak atsedena hartuko du. Ez da partidurik egongo.

EGURRE URI!

URITARRA: Aitzol, Ahetze (Julen Barrios 90’), Melendo, Gorka Apraiz (Oier Salguero 87’), Oinatz, Izei, Aritz (Oier Gaztelua 87’), Kepa Escribano, Oier Pérez (Mikel Uribe 53’), Enaitz, Jon Landa