Lehen zatia

Uritarrak barrutik nagusitasuna aurkitzea lortu zuen arren, Asier Izagirre entrenatzaileak abantaila non zegoen konturatzea kosta egin zitzaiela esan zuen.

Taldeko jokaldi eder batek Keparen lehen gola ekarri zuen 31. minutuan. Gol horrek asko lasaitu zuen taldea eta handik aurrera bere minuturik onenak ikusi ziren.

Itugarpek bere sistema aldatu zuen eta Uritarrari berriro ere kosta zitzaion nagusitasuna orain kanpotik zegoela interpretatzea.

Bigarren zatia

Taldearen bigarren zati oso ona. 53. minutuan Kepak bere bigarren gola sartu zuen. Taldeko jokaldi ona, erdiraketa hegaletik, arrastrea lehen zutoinean eta Kepak errematea nahi bezala egin zuen.

Enaitzek 3-0ekoa egin zuen 70. minutuan. Batzuek esango dute gol olinpikoa izan zela, beste batzuek norbaiten jo zuela. Kontua da arbitroak Enaitzi apuntatu ziola.

Etxekoak zertxobait lasaitu ziren 3-1ekoa jaso zuten arte. Ondoren espabilatu egin ziren eta Landak 4.a eta 5.a egin zituen gol banarekin. Oso gol ederrak.

Partida ona eta sentsazio onak. Orain Basurtu Bren bila.

EGURRE URI!

URITARRA: Aitzol, Ahetze, Larrea, Gorka Apraiz, Oinatz, Izei (Urko 75’), Aritz, Kepa Escribano (Salguero 75’), Aspuru (Mikel Uribe 12’), Enaitz (Ibai Melendo 75’), Gaztelua (Jon Landa 55’)