Lehen zatia

Denetarik gertatu zen partidako lehen 15 minutuetan. Lehenik eta behin, etxekoek aurrea hartu ahal izan zuten area osoan zehar ibili zen Pabloren baloi batekin.

Bisitariak 6. minutuan aurreratu ziren, baina aurretik best gol bat sartu ahal izan zuten. Sagas bikain aritu zen buruz burukoa gelditzen. Baina ezin izan zuen ezer egin etxekoen porrotaren golean. Markel Gonzalezek bere taldekide batek buruz egindako errematearen aldaratzea jaso eta 0-1ekoa egin zuen.

Sondika B defentsiboagoa bihurtu zen eta etxekoen aukerak iristen hasi ziren. Bereziki argiak izan ziren Litok buruz egindako errematea eta Pablok egindako beste errematea.

Bigarren zatia

Larrabetzuarren jokoa zuzenagoa bihurtu zen espazioen bila, baina ez zuen min handirik egin. Izan ere, Sagasek berriro parte hartu behar izan zuen Sondikaren bigarren gola saihesteko.

65ean iritsi zen zerutarren aukerarik onena, Igleko botetan. Defentsa batek atera zion errematea atepetik. Azpimarragarria izan zen Peruri baliogabetutako gol bat, oraindik ez dakigu oso ondo zergatik.

Oraindik goiz da. Amorebieta C-en pentsatu beharra dago.

EGURRE URI!

Sagas, Lito (Aitor 75’), Telu (Markel Ateca 68’), Pujol, Txuso, Eder (Arana 50’), Eneko, Iglesias, Pablo (Unai Alonso 68’), Peru, Koldo